Oñargiko horniduran eragin dituen argindar mikro-etenen zerrenda eskatu zaio Iberdrola enpresari

2022/05/18
Card image cap
Azken hiru hilabeteotan gertatu diren etenen erantzukizuna Iberdrolari dagokiola idatziz azaltzea eskatu da

  Hainbat argindar salto gertatu dira Oñargiko hornidura sarean martxorik hona, konkretuki, 13 zerrendatu ditu herriko argindar banatzaile enpresak. Baina Iberdrolak bere sarean duen matxura batek eragindakoak direla egiaztatu ondoren, duen erantzukizuna hartuz dagokion egiaztagiria eskatu dio Oñargik Iberdrolari. Kontu egin behar baita Oñargik hornidura kalitatearen txostena egin eta jakinarazi behar diola Energia ministeritzari, argindar banatzaile diren enpresek egin ohi dutenez. Aipatzen ditugun argindar mikro-etenek Oñargik eskaintzen duen zerbitzuaren kalitateari eragin diote baina erantzukizuna ez da berea, Iberdrolarena baizik, eta kaltetua izan denaren egiaztagiria eskatu dio Iberdrola enpresari.

  Oñargik zerrendatu dituen 13 hornidura mikro-etenak martxoan, apirilean eta maiatzean gertatu ziren, gehienak, zortzi, azken hilabetean. Mikro-etenei buruz berba egiten ari gara eta gehienak 3-4 segundokoak izan dira, baina luzeena 7 segundoko izan zen eta laburrena 2 segundokoa, Oñargik Iberdrolari helarazi dion zerrendan zehazten denez. Eten guzti hauek Iberdolaren hornidura linea batean gertatutako matxura batek eragin ditu eta dagokion erantzukizuna hartu eta idatziz azaldu dezala eskatu dio Oñargik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!