Oñargik zerbitzua ematen jarraitzen du bulegoa itxita dagoen arren
2020/03/24
Eskualdeko nekazal bulegoetan ere kontsultak telefonoz bideratzen ari dira
Oñargik Bidebarrieta kalean duen bulegoa itxita dago pasa den astetik. Aurrez aurreko arreta etenda dago baina bezeroaren telefonoaren bidez, eta posta elektronikoaren bidez, zerbitzua ematen jarraitzen dute. Hauek dira Oñargik herritarren eskura jarri dituen bitartekoak:
- Bezeroaren telefonoa: 943 780 708
- Helbide elektronikoa: onargi@onargi.eus
- Larrialdietarako telefonoak: 900 373 315 eta 684 416 688
Eskualdeko nekazal bulegoek ere telefonoz bideratzen dituzte herritarren kontsulta eta tramiteak:
- Basozaintza gaiak: 943 112 075
- Nekazaritza gaiak: 943 112 171 / 660 656 128
- Abereei lotutako gaiak: 943 113 703 / 943 112 051 / 943 112 168
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!