OÑARGI enpresak administraria kontratatu nahi du
Administrari lanpostu honetara aurkezteko, administrazio arloko diplomatura edo goi mailako formakuntza zikloa eskatzen da, euskara maila altua eta Office programaren ezagutza altua, bereziki Excel eta Access programen ezagutza altua. Kontabilitateko ezagutza onak izan behar dira eta Contaplus programa erabiltzen esperientzia izatea baloratuko da.
Oñargik kontratatuko duen administrariak Bidebarrieta kaleko bulego nagusian lan egingo du. Lanaldi jarraia, intentsiboa izango du eta astean arratsalde bat lan egin beharko du. Administrari berria, Oñargik dituen zerbitzu puntu guztien datu basea eguneratuta mantentzearen arduraduna izango da eta zerbitzu puntuen kontratuen prozesu administratiboaz eta fitxategiaren eguneratzeaz arduratuko da. Zorren berrikuspena egin, ordaintze aginduak bideratu, irakurketen berrikuspenaren bidez fakturazio datuak egiaztatu eta fakturazio eta kontabilitateak irauten duen bitartean laguntza jarraia eskaini beharko du bezeroen arreta puntuan.
Oñargik, tentsio bajuko energia elektrikoa ustiatzen duen udal enpresak, LKS Selección-en zerbitzuen bitartez bideratu du administratibo baten kontratazioa. Interesa duenak beraz, informaziorako eta izena emateko https://lks.epreselec.com/Ofertas/Ofertas.aspx web atarian sartu behar du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!