Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak uzteko postontzia jarri da Lazarraga lorategi sarreran

2020/12/14
Card image cap
Gabonetako bi pertsonaien irudiak ere jarri dira propio muntatu den etxolan

  Olentzerok eta Mari Domingik beraiek zabaldu duten bideoaren bidez eman diete Oñatiko neska-mutikoei etxolaren eta buzoiaren albistea. Covid-19ak aurrez aurre ikusteko zailtasunak eragin dituen arren, herriko haurren berri izateko irrikitan daude eta beraien gutunak jasotzeko bidea egin dute.

  Kazarraga lorategiko sarreran kokatu diren etxola eta postontzia abenduaren 24ra arte mantenduko dira eta gunea 9:30tatik 19:00tara irekiko da, egunero.

  Pandemia egoerak hala eraginda aurten ez da egingo ez Olentzero eta Mari Domingiren kalejirarik ezta Hiru Errege Magoena ere baina txikienen ilusioa eta Gabonen magia mantendu nahi dira, eta horregatik muntatu dira etxola eta postontzia. Orain haurrek, eta nagusiek, gutunak idatzi eta ikazkinaren buzoian utzi beharko dituzte, opariak jaso nahi badituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!