Oñatiko udala

Olakuako jolas parkea egurrezko hesi batez itxiko da

2016/12/29
Card image cap
Baloia inguruko espaloi edota errepidera irtetea saihestu nahi da

  Olakuako jolas gunean saskibaloian eta futbolean aritzen dira haur eta gazteak. Kantxa hartarako margotuta dago eta saskiak eta porteriak ere badaude. Baina kantxaren alboan espaloia eta errepidea daude eta jolasean aritzen direnei baloiak ihes egiten die sarritan. Oinezkoak nahiz autoak kolpatu izan dira behin baino gehiagotan. Arrisku hori ikusita babes hesia jartzea erabaki da.

  Inguruari erreparatuta, egurrezko hesia jartzea erabaki da paisaian integratzeko asmoz. Marko galbanizatua izango duen egurrezko hesia jarriko da 15 metrotan. Terrenora egokituta, hesiaren gehienezko altuera 2.25 metro izango da eta baxuena berriz, metro bat. Hainbat proposamen eta aurrekontu ikusi ondoren, hornidura eta instalazioa egiteko Hobby Kirolak enpresaren eskaintza onartu du Udalak. Aipatu hesia jartzearen aurrekontua 9361.25 € da (BEZ kanpo). Lanak esleituta daude baina urtarrila-otsaila hasiera bitartean egitea aurre ikusten da.

  Olakuako jolas gunearen bueltan egurrezko hesia jarrita, baloiak ihes egin eta oinezkoak edota autoak kolpatzea ekidin nahi da, bide segurtasuna zainduz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!