Oñatiko udala

Olakua tabernako bezeroen artean baheketa egingo du Osakidetzak

2021/04/18
Card image cap
Apirilaren 7tik izan diren bezeroei PCR probak egingo zaizkie anbulatorioan, bihar arratsaldean

  Hala jakinarazi dute Osasun Sailetik arratsaldean zehar, baheketa egingo dute Olakua tabernan apirilaren 7tik izan diren bezeroen artean. PCR probak osasun zentroan egingo dira bihar arratsaldean, 15:00tatik 20:00tara. Horretarako, Olakua tabernan apirilaren 7tik 12ra ibili diren bezeroei hitzordua hartzea eskatzen zaie, honako telefono zenbakietara deituta: 943 035 430 edo 900 203 050.

  Olakua tabernak bost egun eman ditu itxita, apirilaren 12tik 17ra, baina PCR probak, lehenago, apirilaren 7tik aurrera egon ziren bezeroen artean egingo dira. Izan ere, Covid-19 kasu positiboak asko gehitu baitira Oñatin azken bi asteotan eta dirudienez, baita Olakua etxalde inguruan ere. Auzoko tabernan fokurik izan ote den egiaztatu nahi da.

  Ostiralean kaleratu ziren herrikako azken datuen arabera, Oñatiko intzidentzia tasa 1386,47 da, 100.000 biztanleko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!