Oñatiko udala

Olakua auzoko 7 garajetako sarrailak apurtuta sartu dira lapurrak, bart

2022/11/11
Card image cap
Ez dirudi ezer eraman dutenik

  Olakua 3, 5 eta 6 zenbakidun eraikinetako zazpi garajetako ateak zabalik topatu dituzte jabeek gaur goizean. Sarrailan zulotxoa eginda ireki dituzte, lapurretan egiteko asmoarekin, nonbait, baina jabeek ez ei dute ezer faltan bota, bertaratu diren udaltzainei eta ertzainei adierazi dietenez. Kaltea, hori bai, ateetan egin dute, sarrailak konpondu beharko dituztelako.

  Ez da lehen aldia Olakua etxaldean garajeetan sartzen direla baina aspaldian ez zen halako gertaerarik salatzen. Ez Olakuan ezta herriko beste zonalde batzuetan ere, aspaldi ez zen garajeetan lapurretarik salatzen gurean, udaltzainburuak jakinarazi digunez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!