Olaburuko zentroan egin diren birmoldaketa lanen inaugurazioa egin da eguerdian.
Espazioaren egokitze honek sozioekonomia batzordeak azken urteetan antzeman den joera eta eskaerari erantzuten diola argitu du Iosu Lizarralde zinegotziak. Olaburuko zentzoan lau bulego berri eratzeko lanek 85.000€ko inbertsioa eragin dute. Lanak amaituta, une honetan, tamaina ezberdineko 10 bulego daude eta 6 industria tailer.
Tailer eta bulego hauek lagatzeko Udalak eta ekintzaileak edo enpresa berriaren arduradunak alokairu kontratu bat sinatzen dute. Lokal hauen lagapena epe jakin baterako izaten da. Kontratua, urtez-urte berriztatzen da eta gehienez bost urte arte luza daiteke. Hirugarren urtetik aurrera, luzapenak lokalen disponibilitatera baldintzatuta dago. Horrek esanahi du beste sustatzaile batek eskaera egiten badu eta beste lokal aukerarik egon ezean, laugarren edo bosgarren urtea betetzen ari den horrek, hiru hilabeteko epean, lokala utzi behar duela. Alokairu prezioa berriz, merkatu librekoa baino dexentez bajuagoa izaten da.
Autoenpleguaren alorra da gaur egun enplegu egonkorra sortzeko bide eraginkorretako bat. Horren alde eginez, udalak, halako ekimenak diruz laguntzen ditu. Baina ez horiek bakarrik. Enpresa berrien sustapena eta langabetuen kontrataziorako laguntza araudi berria osatu da eta bertan, besteak beste, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresen kontratazio berri egonkorrak ere diruz laguntzea aurre ikusten da.
Araudia, lan zerrendaz kanpo, gaur arratsaldeko Osoko Bilkuran azaldu eta eztabaidatuko da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!