Oinezkoentzat jai guneak irabazte aldera, Aker taberna paretik unibertsitateko zubia bitartean, errepidea noiz nahi eta tarteka itxi egingo da datozen egunotan.

2014/10/03
Card image cap
Ikusleen segurtasuna bermatze aldera, sokumuturraren eremua eta piroteknia ikuskizunerako segurtasun eremua errespetatzea eskatzen da.

  Bihar eta astelehenean, Txaketuaneko bidegurutze inguruan eta Unibertsitate etorbidean errepidearen mozketa erabatekoa izango da.  Erabatekoa eta herri egunean eta Errosarixo bixamonean egun osoz luzatuko dena gainera.

  Trafikoa ondorioz, Portu kaletik eta saihesbidetik desbideratuko da. Baina gogoan hartu, Errosarixo domekan ere, unibertsitateko etorbidean trafikoa tarteka itxiko dela. Domeka gauean berriz, piroteknia ikuskizuna hasi aurretik, Kale Barria eta Atzeko kaletik plazarako sarbidea itxi egingo da. Sarbidea 11ak laurden gutxietarako itxi egingo da eta beste segurtasun neurri batzuk ere hartuko dira.

  Udaletxe aurrealdea ere arratsaldeko 3.30tarako hesituko da orduan hasiko baitira, muntaia egiten. Gauean, 10etan, segurtasun eremua, legeak agintzen duen 25 metrotara zabalduko da. Gogoratu, piroteknia ikuskizuna, gaueko 11etan hasiko dela eta jaixetako esku programan ordutegia gaizki baitator.

  Asteleheneko sokamuturraren inguruan berriz, gogoan hartu baita ere, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu eta burladeroak, zezenetan daudenen babeserako direla eta ez ikusleentzako.

  Eta azken ohartxoa jada, lapurrekin kontuz ibiltzeko gomendioa emanez.

  Jaixetan kalean jende asko biltzen dela jakinik poltsekin, karterekin eta sakelako telefonoekin kontuz ibiltzeko gomendioa egin da udaltzaingotik. Lapurrek, jende multzo handiak aprobetxatu ohi dituzte beraiena ez dena harrapatzeko. Halakoetan, poltsak etxean utzi eta oso eskura dugun poltsikoren batetan kartera txiki bat eramatea aholkatzen da. Telefonoekin ere kontuz ibili.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!