Oinezkoei eragingo dioten lanak egiten hasi dira Kalegoiena inguruan

2021/06/28
Card image cap
Apurtutako ur hodia konpondu behar du Gipuzkoako Urak enpresak

  Kalegoienatik Roke Azkune etxaldera zeharkatzeko dagoen zebrabide parean hasiko da Gipuzkoako Urak enpresa aipatu konponketa lanak egiten. Zulo handi bat egingo dute apurtutako hodia aldatu ahal izateko. Lanok ez diote trafikoari bereziki eragingo baina bai oinezkoei. Gunea hesitu da eta pasabidea etenda, erabili ezinda egongo da aste honetan. Hori da lanak amaitzeko aurreikusten den epea, astea, alegia.

  Ur kontuekin jarraituz bestalde, oharra Murgiako auzotarrentzat bereziki, bi orduko ur mozketa izango baitute bihar goizean. Konkretuki, 10:30tatik 12:30tara izango da ur mozketa eta Murgia auzoko 10 etxeri eragingo die: 20-21-24-25-26-27-28-29-30 eta 31 zenbakidunei, hain zuzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!