Oñatiko udala

Oinetako ugari batu dira “zapata gorriak feminizidioaren kontra” ekimenerako

2015/11/23
Card image cap
18.30tatik aurrera hasiko dira zapatak gorriz margotzen eta herritarrak parte hartzera ere gonbidatzen dira

  Herritarren ekarpena eskatu zen ahalik eta zapata zahar gehien biltzeko eta orain herritarren parte hartzea eskatzen da, oinetakoak margotzen laguntzeko. Aurreikuspen guztiak bete dira eta oinetako zahar ugari batu dira udaletxeko harreran. Arratsaldean zapata guztiak Andraitzen lokalera eramango dira eta 18.30tatik aurrera gorriz margotzen hasiko dira. Laguntzeko gertu dauden herritarrei San Juan Kaleko 5ean dagoen lokalera agertu daitezen eskatzen zaie. Saioa girotzeko artea eta feminismoa tertulia gidatua izango da Artaziak taldeak dinamizatuta.

  Zapata gorriak feminizidioaren kontra arte-instalazioa berriz, asteazken eguerdian muntatuko da plazan, hau da, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Elina Chauvet mexikar artistak 2009an egin bezala, indarkeria sexistak eraildako emakumeak azaroaren 25ean ikusarazi nahi dira. Era berean, Oñatiko Sare Feministak, Indarkeria matxista gehiagorik ez! lemapean elkarretaratzea deitu du asteazken arratsalderako. Plazako kiosko aurrealdean izango da 18.30tan. Udalak, deialdiarekin bat egin du eta egun horretan emakumeenganako indarkeriaren kontrako jarrera publikoki adierazteko etxeetara banatu diren puntu moredun posterrak leihoetan jartzeko deia ere egin du. Herritar askok puntu moredun orriak urte batetik bestera mantentzen dituzte leihoetan baina berritu, edo ez dituztenek eskura izan ditzaten, halako kartelak  etxeetako postontzietara banatu dira asteburuan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!