Nikolas Segurolak “Baserritarron laguna” saria jasoko du igandean, Urnietan
2020/01/24

ENBA nekazal sindikatuak emango dio saria Segurolari eta horixe baliatuko du, bide batez, Arantzazuko anaidiaren babesa eskertzeko.
Artzainen eta artzaintzaren alde egindako lana aitortuko zaio Nikolas Segurolari Baserritarron laguna sari honen bitartez.
Segurola Gomiztegiko Artzain Eskolaren sustatzaile nagusienetakoa izan zen eta latxa ardia hobetzeko lanetan buru belarri aritu da urteetan.
Arantzazuko frailea, Baserritarron laguna saria jasoko duen laugarrena izango da. Sari banaketa ekitaldia domekan egingo da, Urnietako Salesiarren ikastetxean, ENBAren Batzar Orokorraren baitan.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!