Neguko ordutegia indarrean sartuko da bihar Oñati-Arantzazu autobus zerbitzuan

2018/10/31
Card image cap
Ordubete lehenago amaituko da zerbitzua

  Herribus zerbitzuan integratzeak ekarriko duen berritasuna da hori, alegia, zerbitzua lehenago amaituko dela baina eguerdian etenik egin gabe, orain artean ez bezala. Azaroa hastearekin sartuko da indarrean neguko ordutegia Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzuan. Ordubeteroko maiztasuna mantenduko du zerbitzuak eta 7:30etan abiatuko da lehenengo autobusa Oñatitik, orain arte bezala. Baina azkena 17:30etan abiatuko da herritik, orain arte 18:30tan irten bada ere. Arantzazutik behera etortzeko berriz, 8:00etan izango da lehen autobusa eta 18:00etan azkena. Aurreko urteetan eguerdian zerbitzua hiru orduz eteten zen, aurten ez da halakorik egingo.

  Arantzazura domeka eta jaiegunetan izaten den autobus zerbitzuaren neguko ordutegia martxo amaierara arte luzatuko da, beti ere, eguraldiak, elurrak bereziki, bestelako traba edo oztoporik jartzen ez badu. Bihar, Domu Santu eguna izaki Arantzazurako autobus zerbitzua beteko da, baina neguko ordutegi berriarekin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!