Oñatiko udala

Neguko gida kaleratu berri du udal liburutegiak

2022/12/19
Card image cap
4.400 ale inprimatu dira eta etxeetara banatzen ari dira

  Neguko gida honetan hiru dokumentu ezberdin gomendatzen dira, ohikoa denez,: liburuak, musika CD-ak eta film DVDak. Liburuak, irakurlearen adinaren arabera sailkatzen dira. Hala, 0-6; 6-9; 9urtetik gora, gazteak eta helduak ataletan, 40 liburu gomendatzen dira. Euskaraz eta gaztelerazko tituluak tartekatzen dira, baina guztiek, eskualdeko liburuzainek bermatutako kalitatea dute, bai istorio edo narrazio aldetik eta irakurle txikienei zuzendutakoetan bereziki, ilustrazioaren eta liburuaren beraren edizioaren aldetik ere. Literatura tituluez gain, 5 CD eta beste horrenbeste film DVD ere gomendatzen dira.

  Ia ohikoa bihurtu da Neguko gida eta uda atarian kaleratu ohi den Biblioporrak gida etxeetara banatzea. Hala egin da azken bi urteetan eta hala egingo da aurten ere. Neguko gidaren 4.400 ale inprimatu dira eta etxeetara banatzen hasi dira jada. Ale batzuk liburutegian eskuratzeko gordeko dira. Baina paperean ez ezik, Neguko gida formatu digitalean udaleko web gunean zintzilikatu eta ikusgai jarriko da eta bertatik deskargatu ere egin ahal izango da. Neguko gida ez ezik bertan gomendatzen diren dokumentuak ere ikusgai eta eskuragarri daude liburutegian.

  Neguko gida eskualdeko liburutegiek urtean zehar argitaratzen dituzten bi gidetako bat da, bestea, uda aurretxoan kaleratzen den BIBLIOPORRAK da. Hala, urteko produkzioa bitan banatzen da. Beraz, orain osatu den gida honetan gomendatzen direnak, azken 6-8 hilabeteetan argitaratutakoak dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!