Neguko arropaz betetako 50 kaxa Calaiseko errefuxiatuen kanpamenduetara bideratu du Hotz Oñati taldeak

2018/03/09
Card image cap
Greziarako prestatu zuen materiala zen

  Garraio arazoek eragin dute Greziara bidaltzekoa zen materiala Oñatin geratzea. SEURek doan egiten duen zerbitzua ez da garaiz gauzatu eta Greziarako itsasontzia Oñatiko materiala iritsi aurretik irten zen Bartzelonatik. Baina ez da alperrik galduko, Arabako Elvillar herriko Hemendik haruntz taldearen bitartez Frantziako Calais hirian dauden errefuxiatuei helaraziko baitzaie. Hotz Oñatik aipatu talde arabarrarekin harremanak egin ditu eta bidali ezinda geratu zen materialari erabilgarritasuna eman zaio. Haurren artean banatzeko papintxoak kendu eta gertu zeuden arropa kaxen etiketak aldatu dira. Oñatiarrek Hermansoloñaren lokalera eramandako neguko arropaz betetako 50 kaxa dira. Pasa den ostiralean jada, Elvillarrera eraman ziren eta epe laburrean Frantziara bidaliko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!