Natura turismoa eta Ignaziotar lurraldea dira bereziki promozionatuko dituzte Oñati eta Debagoienak FITUR azokan

2018/01/17
Card image cap
"Ignaziotar lurraldea" proiektuak Europar Batasunaren EDEN saria jasoko du gaur Madrilen

  Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziako eta Oinatur enpresako ordezkariak Madrilen dira FITUR azokan parte hartzen. Turismo sektoreko profesionalekin harremanak egitera joan dira eta bide batez, arratsaldean egingo den Europar Batasunaren EDEN sariaren emate ekitaldian egongo dira. Izan ere, Europar Batzordeak Ignaziotar lurraldea egitasmo turistikoa saritu zuen abenduan eta sari banaketa FITUR azokaren baitan egingo da gaur. Ignaziotar lurraldea proiektua Debagoiena eta Urola Erdia eta Garaia eskualdeek elkarrekin landu eta garatzen dute. Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzea helburu zuen Hiru Tenpluen egitasmoa da Ignaziotar lurraldearen sor-muina, Loiola, Antiguako ermita eta Arantzazuko santutegia uztartzen dituen egitasmoa da. Europar mailako sari banaketa ekitaldi horretan, proiektuan parte hartzen duten hiru mankomunitateko ordezkariek parte hartuko dute.

  Baina FITUR turismo azoka haratago doa. Oñati eta Debagoienako turismo eskaintza Euskadiko stand-ean, Gipuzkoa barrualdeko eskualdeen oferta biltzen den gunean eskuratu ahal izango da. Aipatu Ignaziotar lurraldea zigiluaren babesean natura turismoa eta Arrikrutz kobak promozionatuko dira, besteak beste.

  Oinatur, Oñatiko udal turismo zerbitzuen kudeaketaz arduratzen den kooperatiba da, hau da, turismo bulegoa eta Arrikrutz kobaren kudeaketa eta promozioaz arduratzen da. Kooperatibako ordezkari bat Madrilen izango da gaur eta bihar hainbat bilera egin eta Oñatiko eskaintza hori zuzenean sektoreko beste profesional batzuei aurkezten. Era honetako azokek beste herri batzuetako produktuak eta promozio bideak ezagutzeko balio izaten dute eta harreman berriak egiteko ere bai. Horretara joan dira Oinatur kooperatiba eta Oñatiko Garapen eta Turismo Ajentziako ordezkariak Fitur azokara. Izan ere Fitur azoka asteburuan publiko orokorrarentzat irekita izango bada ere, gaurtik ostiral eguerdira arte, sektoreko profesionalei propio zuzendutako elkargunea baita. Alegia, harremanak eta negozioak egiteko topagunea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!