Oñatiko udala

Natur Eskolak BERRIA egunkarirako osatutako artikuluen bilduma-liburua argitaratuko da

2023/06/29
Card image cap
Irakurle gaztetxoei zuzendutako “Mantangorri” gehigarrian urteetan kaleratutako artikuluak dira

  Larunbatetan argitaratzen du BERRIA egunkariak Mantangorri gehigarria; haur eta gaztetxoentzat propio osatutako gehigarria. Natur Eskolak Mantangorrirekin kolaboratu du, hasieratik, eta naturari buruzko hainbat artikulu ondu ditu, bai animalia, landare edo geologiari buruzkoak. Guztien bilduma liburu batean argitaratzea proposatu diote Udalari Natur Eskolako ordezkariek eta hala egitea onartu da.

  Liburuaren diseinu eta maketazioa Jabier Erostarbek egingo du. 96 orrialdeko liburua izango da eta Gertun inprimatuko da. 500 ale argitaratuko dira. Berriako Mantangorri gehigarrian astero argitaratutako artikuluen bilduma-liburuaren diseinu, maketazio eta inprimatze lanek ia 4.000 euroko aurrekontua dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!