Musika eskolaren etorkizuna zehazteko azterlana eta Araotzeko ostatua ekipatzeko kontratua gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2021/10/07
Card image cap
Premiazko gai gisa jaso dira, lan zerrendaz kanpo

  Bi gai bakarrik zerrendatu ziren hasieran gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako: udaleko langile eta korporatiboen erantzukizun zibil profesionaleko aseguruan kontratazioa eta udalek Giza Baliabideak departamentuan sortu den lan pilaketari aurre egiteko 4SET enpresaren zerbitzua aldi baterako kontratatzea. Baina lehenbailehen eztabaidatu behar diren beste bi gai sortu dira azken orduan.

  Jose de Azpiazu musika eskolaren norabide estrategikoa marraztuz azterketa egitea proposatuko da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean. Musika eskola berritzeari heldu asmo dio udalak datorren urtean, baina lanak edo interbentzio espaziala aprobetxatuz, hainbat dimentsio estrategiko ere landu nahi dira, beti ere, erabiltzaileekin elkarlanean. Horretarako azterlana kontratatzea proposatuko da gaurko bileran.

  Araotzeko neska eskola ostatu gisa egokitzeko lanak amaitzeko eraikina ekipatzea falta da. Behar den ekipamendua kontutan hartuta lau lote bereizi dira: ostalaritzako ekipamendua, altzariak, altzari eta sukaldeko ekipamendua eta sukaldeko tresnak. Guztira, BEZik gabe, 99 mila euroko aurrekontua zehaztu da. Kontratua esleitzeko prozedura abiatzeko xehetasunak arratsaldeko bileran emango zaizkie gobernu taldeko kideei.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!