Oñatiko udala

Musika eskola inguruko urbanizazioa eraberritzen ari dira

2016/07/12
Card image cap
Aparkalekua txukundu eta arrapala egokituko da bertatik eskola sarreraraino

  Ikasleen oporrak aprobetxatuz hasi dira musika eskola inguruko urbanizazioa berritzen. Gorritxitxiko eskola gainaldean dagoen aparkalekua txunkunduko da eta bertatik eskola sarrerara dagoen bidea ere egokituko da. Hala, egun aparkalekutik espaloira jaisteko dauden eskailerak kenduta, arrapala moldatuko da. Arrapalaren pendiza irisgarria izango da eta aparkaleku parean hasi eta musika eskolako sarreraraino iritsiko da.

  Jakina da Jose de Azpiazu musika eskolarainoko irisgarritasuna konplexua dela. Bide piko bat igo behar da. Zenbaitek autoa ere erabiltzen du bertara iristeko eta sarritan aparkalekua txiki geratzen da. Musika eskolaren kokagune zaila kontutan hartuta, bertarainoko irisgarritasuna hobetze aldera, egitasmoa lantzea eskatu zitzaien Fernando Azpiazu arkitekto teknikoari eta Isabel Gordoa arkitektoari, aurtengo aurrekontuetan jasota zeuden lanak bete asmoz. Aparkalekua eta argiteria hobetzea da helburua baina oraingoz, eta pasa den astean hasitako lanen haritik, aparkalekua eta bertatik eskolako sarrerarainoko bidea egokituko dira. Ugarte enpresa ari da lanak egiten, 50.000 euroren truke.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!