Oñatiko udala

Munazategirako biribilgunea eraikitzeko lurrak hartu aurreko aktak egin dira udaletxean

2021/07/14
Card image cap
9:30tatik 13:00ak artean sei hitzordu bete dira lurjabeekin

  9:00ak aurretik jada hainbat lurjabe udaletxeko arkupetan elkartzen hasi dira, Diputaziotik jasotako hitzordura joateko. GI-2630 errepidean Munazategirako sarbide biribilgunea eraiki dadin proiektuak ukitzen dituen lurren jabeak lurrak hartu aurreko aktak egitera deitu baitira. 8 lurzatien jabeei hitzordu konkretua jarri zaie, lehena 9:30tarako eta, ordu erdiko tartearekin, gutxi gora behera, azkena 13:00tarako.

  Lurjabeei, jabetzaren egiaztagiriak eramatea eskatu zaie, erregistroko eskriturak, ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta peritu edota notarioak lagunduta ere joan zitezkeela jakinarazi zitzaien. Munazategiko biribilgune proiektuak ukitzen dituen zortzi lursailek afekzio maila ezberdina izango dute, zazpi desjabetzea aurreikusten da eta lau lursail berriz, aldi baterako hartzea. Goizean zehar egin diren bileren helburua lurrak hartu aurreko aktak egitea eta adostasunera iritsiz gero, zuzenean lurrak hartzea zen. Halakorik sinatu ote den ez da jakinarazi.

  Udala, bere aldetik, gaurko prozesuaren zain zegoen, biribilguneak Garibai auzorako izango duen sarbide-adarra eraikitzeko hartu beharreko lurren jabeekin tratua egiten hasteko. Kasu honetan hiru lursailetan dauden 580 metro karratu desjabetu eta 310 metro karratu aldi baterako okupatzea aurreikusten da. Lursail horien balorazioa egin behar da eta proposamen konkretua jakinarazteko lurrak hartu aurreko aktak egitera deituko dira jabeak. Bilera hori lehenbailehen egin nahi du Udalak, uztailean bertan lanak lizitaziora atera ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!