Oñatiko udala

Munazategirako biribilgunea eraikitzeko ondasunak urgentziaz okupatu beharrezkotzat deklaratu ditu Jaurlaritzak

2021/06/04
Card image cap

  Hala eskatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak, proiektua onartu eta lanak gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuenean, urtarrilean. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak dagokion lanketa egin zuen eta eskaera onartzea proposatu zuen pasa den asteko Gobernu Kontseiluan. Ondorioz, eta gaurko Euskal Herriko aldizkarian argitaratu denez, GI-2630 errepidean Munazategirako sarbide biribilgune baten eraikuntza proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzen da. Honek, proiektuaren espedientean zehaztu eta jaso diren lursailen desjabetze prozesua arintzen du.

  Biribilgune proiektuak jabe ezberdinenak diren bederatzi lursail ukitzen ditu, bakoitzaren afekzio maila desberdina izanik. Guztira 8 lursail desjabetzea aurreikusten da, 2.074 metro karratu hartuz eta beste lau lursail aldi baterako hartuko dira. Kasu honetan guztira 234 metro karratu.

  ULMA kooperatibak eta Udalak sustatzen duten proiektu honetan Foru Aldundiak ere parte hartzen du, GI-2630 errepidearen jabetza berari baitagokio. Diputazioa prozedurari dagokion tramitazioaz arduratzen ari da baina biribilgunea eraikitzeko lanak Ulmaren kontura egingo dira. Udala, berriz, Munazategiko errotondak Garibai auzora izango duen sarrera-irteera adarra eraikitzeko lanez arduratuko da. Eta errepide adar hori egin ahal izateko desjabetze espedientea ere aurrera doa, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betikoz onartu baitzen martxoko Osoko Bilkuran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!