Oñatiko udala

Munazategiko biribilguneko Garibaiko loturak erasango dituen ondasunen zerrenda behin betiko onartu da

2021/05/20
Card image cap
Desjabetuko diren lursailen eremua handitu da eta aldi baterako okupatuko direnena txikitu

  Garibaiko auzotarrek GI-2630 errepiderako sarbide seguruagoa izan dezaten, Munazategiko biribilgunea izango denerako sarrera-irteera adarra egingo du Udalak. Pasa den azaroko Osoko Bilkuran behin behinekoz onartu zen lotura adar horren proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda. Jendaurrean egon eta hainbat datu errebisatu ondoren, aldaketa txiki batzuk egin dira. Martxoko Osoko Bilkuran onartu zen behin betikoz proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda.

  Biribilgune berrian Garibairako sarbidea egokitzeko 580 metro karratu desjabetuko dira, hasieran aurreikusitakoa baino eremu zabalagoa, eta aldi baterako okupatuko diren lursailen neurria berriz, txikiagoa izango da, 310 metro karratu. Lursailen neurri eta jabeen zerrenda gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Munazategiko biribilguneko lanek duten urgentzia kontutan hartuz, lursailen desjabetze prozedura presazko bidetik tramitatzea ere onartu zen martxoko Osoko Bilkuran.

  Munazategiko errotondak Garibai auzora izango duen sarrera-irteera adarra eraikitzeko lanak Udalaren kontura egingo dira. Biribilgunea berriz, Ulmaren kontura egingo da, baina proiektua onartu eta hartu beharreko lurren inguruko prozedura Foru Aldundiaren esku daude,
GI 2630 errepidea bere jabetzakoa baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!