Munazategiko biribilgunearen inguruko hainbat gai aztertuko dira gaurko Osoko Bilkuran

2021/03/25
Card image cap
Enpresa berriak sustatu eta langabetuak kontratatzeko udal dirulaguntzak ere jorratuko dira

  Munazategiko biribilgunearen proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onartzea eta aipatu biribilgunea egiteko Hirigintzako Arau Orokorren aldaketa puntuala hasiera batean onartzea proposatuko zaio udalbatzari gaurko Osoko Bilkuran.

  Diru kontuak ere aztergai izango dira. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2018ko kontuen inguruan osatu duen txostenaren berri emango da eta bi udal dirulaguntzen inguruko oinarriak onartu eta deialdiak egitea proposatuko da: enpresa berriak sustatzeko dirulaguntzak eta pertsona langabetuak kontratatzekoak.

  Udalak Bidebarrieta kaleko 22an dituen lau aparkaleku errentan emateko proposamena ere eztabaidatuko da martxoko Osoko Bilkuran. Guztira, lan zerrendan 14 gai jaso dira.

  18:30tan hasiko da gaurko Osoko Bilkura eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du (FM 107.4)

Iturria:Oñati Irrati

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!