Mugikortasun Foroak astelehenean egitekoa zuen bilera bertan behera geratu da.

2014/02/07
Astearteko bileran jasotako ekarpenak ondo lantzeko denbora hartu nahi da.

  Mugikotasun Foroa mugikortasun iraunkorrerako planaren baitan, zehaztu diren helburuak lortzeko ekintza konkretuak eztabaidatzen ari da. Lehen aurkezpena egin zen urtarrila amaieran eta asteartean berriz, ekarpenak jaso ziren.
Oinezkoen zonaldea handitu eta erdigunea trafikoz arintzea, aparkalekuen errotaziorako neurriak hartu edo zamaketa guneetarako arautegia zehaztea dira proposatzen diren neurrietako batzuk. Hori lortzeko aurkeztu ziren zenbait ekintzek egungo trafiko ohiturak guztiz aldatzea eskatzen dute eta alde horretatik, astearteko bileran ekarpen ugari jaso ziren.
Guztiak behar bezala landu ahal izateko, hasieran, astelehenerako finkatu zen hurrengo bilera bertan behera uztea erabaki da.

  Bilera egin egingo da, baina oraingoz ez da horretarako datarik finkatu. Berandu baino lehen egin asmo da eta eguna zehaztu bezain pronto, horren berri zabalduko da. Baina oraingoz kontutan hartzekoa, esan bezala, Mugikortasun foroa biltzeko iragarri zen asteleheneko zita hori bertan behera geratzen dela, alegia, astelehenean ez dela bilerarik egingo.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!