turismoa

"MUGARIK GABEKO LURPEA"

2008/01/26
Card image cap
Atlantiar pirineo eta kornisa kantabriarreko anaiartutako kobak,Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Arrikrutz, Pozalagua eta Mendukiloko lezeon ekimena.

Atlantiar Pirineo eta Kornisa Kantabriarrean, kareharriz osaturiko mendiguneak paisaiaren berezko aztarnak dira, bertan leize, hobi eta isurbide karstiko ugari barne hartuz. Balio ekologiko zein natural handiko leku hauetan gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik artzain-kondaira eta mitoei loturiko erritu herrikoiez hitz egiten digute. Leku hauetan, paisaiaren edertasuna ez dago lurraren gainean soilik, bihotz bihotzean ere xarma handiko bazter naturalak baitituzte; izan ere, “seigarren Kontinentea” deitu izan diote batzuek. Gero eta gehiago dira, lurpeko munduan interesa dutenak, Lurraren erdiguneraino barneratzen direnak, denboran atzera egiteko, Historia ezagutzeko, istorioak entzuteko, edo soilik mendeetan zehar sorturiko formazio kapritxosoen edertasuna ikusiz gozatzeko. Urdazubi-Urdax, Sara, Zugarramurdi, Arrikrutz, Pozalagua eta Mendukiloko lezeok “Mugarik gabeko lurpea” ekimena martxan jarri dugu, bisitariari batzuetan hurbil bezain ezezagun diren baliabide hauek ezagutzera emateko intentzioarekin. Animatu gu bisitatzera, leize bakoitza bakarra da. Begiztatu nahi al duzu lur azpiko mundua, ezagutzeke geratzen zaigun azken kontinentea? Julio Verneren antzera barneratu nahi al duzu lurpeko erraietara? Ezagutu nahi al dituzu lurpeko formazio bitxiak eta bertako faunaren berezitasunak? Ala bada, anaiartutako kobak eskaintzen dizkizuten erreztasunez baliatu besterik ez duzu. PROMOZIO HAU NOLA ERABILI • Promozio hau indarrean sartzen da, ekimenean parte hartzen duten kobazuloetako batek liburuxkari zigilua jartzen dionean. Kobako sarrera erosi ostean, liburuxkari zigilua jarriko diote eta jada promozioan parte hartzen duten gainontzeko kobetan erabili daiteke. • Zigilua duen liburuxkak, banakako prezioekiko %20-eko deskontu eskubidea ematen dizu (jada beherapen bat duten salneurriei ez zaie deskonturik aplikatuko). • Deskontua soilik zigilua duen liburuxka bakoitzaren jabeari dagokio (liburuxka pertsonala eta besterenezina da). • Egoera txarrean aurkitzen diren liburuxken, zigilu faltsuen…edo bestelako auzien aurrean, deskontuaren aplikazioa edo alboraketa koba bakoitzak erabakiko du. • Eskaintza honen baliotasuna behe denboraldirako da, hau da urte osoa, Aste Santua, Uztaila,Abuztua eta zubiak izan ezik. • Promozio honen epea 2008ko ekainaren 30ean amaitzen da. • Liburuxka osoa zigilatzen denean, bisitatzen den azken koban opari bat jasotzeko eskubidea izango duzu. INFORMAZIO GEHIAGO Arrikrutz Telefonoa: 943-08200 www.oinati.org Mendukilo Telefonoa: 948-396095 www.mendukilo.com Pozalagua Telefonoa: 649811673 www.karrantza.com

Sara Telefonoa 0033 559542188 www.sarakolezeak.com Ikaburu Telefonoa: 948 599241 www.cuevasurdax.com Sorginen lezea Zugarramurgi Telefona: 948 599305

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!