Motorrentzako aparkalekua prestatu da Euskadi etorbidean

2022/09/21
Card image cap
Euskadi etorbideko aparkaleku berria
Halako lehena da herrian baina gehiago eratzeko asmoa du Udalak

  Ikuspen arazo bati konponbidea emateko prestatu da motorrentzako propio den aparkalekua Euskadi etorbidean. Bizilagunek egindako eskaera bati erantzun zaio autoentzako aparkalekua kendu eta motorrentzako egokituz. Izan ere, Kurtzebidetik Euskadi etorbidera sartzera zihoazen ibilgailuek zailtasunak zituzten Bidaurreta aldeko ibilgailuak ikusteko, bereziki bizikletak ikusteko. Istripu arriskua murriztearren bidegurutze ondoko aparkalekua motorrentzat gordetzea erabaki zen eta hala egin da, zoruan, motordun horia margotuta.

  Euskadi etorbidean motorrentzat propio gorde den aparkalekua bakarra da Oñatin, oraingoz. Asmoa, herriko beste gune batzuetan antzerakoak eratzea dela adierazi digu Udaltzainburuak. Bereziki ikuspen mugatua duten lekuetan markatuko dira, istripu arriskua murriztearekin batera motorrak uzteko leku aproposak egokitzeko helburuz, askok, etxepetan eta arkupetan uzten baitituzte. Balizko kokalekuak aztertzen ari dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!