Oñatiko udala

Mondragon Unibertsitateko bost LEINNer 2024ko Forbes zerrendan daude

2024/01/23
Card image cap
Gizarte eragineko proiekturik berritzaileenak garatu dituzten pertsonen zerrenda da

  Forbes zerrenda ekintzailetzaren panoramako itzal handiko 24 lagunek osatzen dute aurten. Bost, MUko LEINNerrak dira, esan bezala, eta horietatik hiru Oñatiko laborategikoak dira, Mondragon Team Academykoak. Beste biak Bartzelonako TeamLabs laborategikoak dira.

  Ane Fernandez de Arbina gasteiztarrak, Test4Safen egiten du lan eta EHUren laguntzarekin, edarietan sumisio-drogak detektatzen dituen zerrenda erreaktiboa sortu dute, droga horien eraginpean izaten diren bortxaketak saihestea helburu. Iñigo Monreal gasteiztarra eta Maria Jara eskoriatzarra, aldiz, SMALLOPSen sortzaile dira eta klima-aldaketari aurre egiteko irtenbide berritzaileak bilatzen dituzte, nanoteknologia erabiliz. Kudeatzeko zailak diren hondakinak oinarri dituzten bioerregaiak edota karbonoan kapsulatutako burdinazko nanopartikulak sortu dituzte eta biogasaren ekoizpena handitzea eta gas sulfidrikoa kasik erabat ezabatzea lortu dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!