Mondragon Unibertsitatearen ekintzailetza berritzailearen eredua Dubaiko Erakusketa Unibertsalean
Mexikon, Txinan, Hego Korean eta Alemanian ekintzailetza-laborategiak ezarrita, Mondragon Unibertsitatearen ekintzailetza-ereduak mugak gainditu ditu, eta unibertsitateen arteko nazioarteko esportazioaren erakusgarri da. Eredu berezi hau zertan den azaltzera gonbidatu dituzte Dubaiko Erakusketa Unibertsalera eta konkretuki Espainiako Nazio Ekintzailearen goi-bilerara.
Goi bilera gaur eta bihar bitarte osatzen ari dira eta Mondragon Unibertsitateko Aitor Lizartza Matinek gaur arratsaldean hartuko du parte ekitaldian. Mondragon Team Academyren sortzaileetako bat da Lizartza, eta ekintzailetza-koordinatzailea Enpresagintza Fakultatean. Mondragon Team Academy Mondragon Unibertsitatearen nazioarteko ekintzailetza-sarea da, eta ekintzailetza sustatzen du graduko eta graduondoko prestakuntza-programa berritzaileen bidez.
Aitor Lizartzak Mondragon Unibertsitatearen eginez ikasten ekintzailetza-eredua azalduko du, eta, gainera, hizpide izango ditu unibertsitatearen ekintzailetza-ekosistema, ikasleen artean talentu ekintzailea sustatzea xede duten coachen rola eta prestakuntza-eredu horri aplikatutako berrikuntza.
LEINN edo Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua dago aipatzen ari garen eredu arrakastatsuaren erdigunean. 2009an Enpresagintza fakultatearen babesean sortu zen eta egun mundu osora zabaldu den eredua da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!