Moiua kalea trafikorako itxiko da bihar goizean

Bidebarrieta kalea trafikorako itxita egon da gaur goizean, kiroldegi parean. Zubikoako berritze lanek, batetik, eta Gipuzkoako Urak enpresarenak, bestetik, errepidean eta aparkalekuan eragin zituzten kalteak estaltzeko asfaltatze lanak egin dira gaur kiroldegi inguruan. Era berean, hainbat margotze lan egin dira Txaketuaneko bidegurutzean eta Araotz auzoan.
Asfaltatze lanek, eta trafikorako afekzioek, jarraipena izango dute bihar eta etzi. Moiua kalea esaterako, trafikorako itxi egingo da bihar goizean, 8:30tatik 14:00etara. Konkretuki, Bellido Elektrizitatea paretik Musika eskola arteko zatian itxiko da Moiua kalea.
Eta asteazkenean Gipuzkoako Urak egin dituen obra inguruetako beste kale eta errepideak asfaltatuko dira: Lope Agirre eta inguruak, Aita Madina eta Aita Mortara kaleak eta Unibertsitate Etorbidea, parrokia eta Garoa aretora arteko zatian.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!