Oñatiko udala

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendari izendatu dute, Izaskun Landaidaren ordez

2022/10/05
Card image cap
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titularra izan da Aldundian azken zazpi urteetan

  Martxoan Berdintasun Lege berria onartu zuen Eusko Legebiltzarrak eta ekainean Berdintasunerako Herri Ituna abiatu zuen Jaurlaritzak. Hauek dakartzaten erronkei aurre egin ahal izateko bestelako soslai edo perfil bat behar dela adierazi zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikarako sailburu Beatriz Artolazabalek atzo, Elgarrestaren izendapenaren inguruan berba egiterakoan. Landaidak Emakunderen zuzendaritzan betetako 10 urteko lana eskertu zuen Artolazabalek baina aldaketa beharrezkoa dela esan zuen.

  Miren Elgarrestak berehalakoan hartuko du Emakunderen zuzendari kargua, Gipuzkoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoaren titular gisa zuen kargua utzi izanaren iragarkia gaur bertan argitaratu baita aldizkari ofizialean. Urrats berria emango du sortzez Zumarragakoa baina hogeitaka urte Oñatin daramatzan Miren Elgarresta Larrabidek. EAJren alkategai izan zen 2015eko udal hauteskundeetan, eta zinegotzi-bozeramale lanak bete zituen urtebetez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendari karguarekin uztartuta. 7 urte eman ditu Diputazioan eta orain, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasuna sailean txertatu zen Emakunderen zuzendari izatera pasako da. Elgarresta ez da karguan arituko den lehen herritarra, aurrez, Izaskun Moiua Pinillos ere Emakundeko idazkari eta zuzendaria izan baitzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!