Miren Elgarresta da Oñatiko alkatetzarako EAJren hautagaia.

2015/01/22
Card image cap
Azken urteotan Arantzazuko Parketxean proiektuen teknikari izan denaren hautagaitza aurkeztu du gaur Uri Buru batzarreko lehendakariak.

  Formazioz albaitaria, baserri munduko eta lehen sektoreko enpresetan lan egin du urte luzez Elgarrestak. Azkenaldian, ingurumen alorrean dihardu eta esan bezala, Arantzazuko parketxean teknikari da. Orain arte ez da politikagintzan aritu eta bere burua kudeatzailetzat du. Alde horretatik, Oñati kudeatzeko pertsonarik egokiena dela eta herriaren garapenari ekarpen handia egin diezaiokeela esan du Mikel Iturrospek, Uri buru batzarreako lehendakariak, eguerdian Batzokian egin den aurkezpenean.

  Jeltzaleek, udal hauteskundeetarako zerrenda buru izateko berriro emakume bat aukeratu dutela ere azpimarratu du eta horrek, berdintasunean benetan sinesten dutela argi erakusten duela esan du.

  Uri Buru Batzarrareko lehendariak nabarmendu du gaur egun ez dela erraza udalgintzan aritzeko konpromisoa duen jendea aurkitzea baina Miren Elgarrestak hasieratik erakutsi zuela lanerako ilusioa, gogoa eta  herriarekiko konpromisoa.

  Miren Elgarrestak, alderdikideei beregan jarritako konfiantza eskertu du lehenik, eta proposamena harriduraz jaso zuen  arren, familiak eman dion babesak, onartzera bultzatu duela adierazi du.

  Alkategai jeltzalearen xedea Bilduren udal taldearen alternatiba izatea da, alternatiba, Oñatiko herriari eta oñatiarrei udal kudeaketa ona eskaintzeko; gardentasunean oinarrituko den gobernu ona ezartzeko, inprobisaziorik gabea, plangintzan oinarritukoa, egonkorra eta eraginkorrak izango diren proiektuak bultzatuko dituena.

  Elgarrestak bizi dugun krisi egoera honetan, politikaren ardatz nagusia ekonomiak izan behar duela esan du, guztion ongizatea eta egungo gizarte politikak ekonomia horretan oinarritzen direla adierazi du. Hala, Oñatiko ekonomiaren motorra industria dela esanez, herriko enpresa txiki nahiz handiei bultzada ematea behar beharrezkotzat jo du eta horretan lan egiteko asmoa duela gaineratu du.

  Maiatzean egingo diren udal hauteskundeei begira jeltzaleak izan dira alkategaia aurkezten lehenak. EH Bilduk, hile honen amaieran edo bere hautagaia ezagutaraziko duela adierazi zuen eta beste alderdi politikoen berririk ez dugu oraindik.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!