Mineral erakusketa Txanda merkatarien elkarteko 33 dendatan.
2012/05/04

“Txanda” merkatarien elkarteko erakusleihotan maiatzaren 3tik 19ra.
"Geoloeguna 2012" ospakizunen artean, ARRIKRUTZ-Oñatiko kobak, “TXANDA” merkatarien elkartearen laguntzarekin, mineralen mundua ezagutzera emateko asmoz haur eta helduentzako erakusketa-jolasa antolatu du.
Jolasean parte hartzeko bete beharreko pausuak ondorengo hauek dira:
- Jolas egiteko kartoiak Oñatiko turismo bulegoan, ekimenarekin bat egin duten “Txanda” merkatarien elkarteko dendetan eta Arrikrutzeko koban banatuko dira maiatzaren 3tik 19ra. Pertsona bakoitzak behin bakarrik jolas dezake.
- Kartoi honetan agertzen den denda bakoitzean mineral bat dago jarrita, berari dagokion fitxarekin. Galderei erantzuteko lagungarri izango da fitxa hori.
- Galderei erantzun ondoren, jokalaria 10 dendatan sartu beharko da, kartoiari balio emango duen kontrol-zigilua jar diezaioten.
- Kartoia zigilatu ondoren, Oñatiko turismo bulegora edo Arrikrutzeko kobatara eraman behar da; erantzunak zuzenak baldin badira dagokion saria emango zaio berehala, eta gainera amatista eder baten eta Txanda merkatarien elkarteko 10 oparien zozketan parte hartuko du. Zozketa maiatzaren 20an egingo da, 13:30ean Arrikrutzeko koban.
Kartoiak eman eta opari zuzena jasotzeko egunak:
- Arrikrutzen: Maiatzaren 3tik 19ra (Astelehenak izan ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 / 15:00-18:00
- Turismo bulegoa: Maiatzaren 3tik 19ra (Igande arratsaldeak ezik)
Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:30-18:30
Jolastu gurekin!

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!