Merkataritzan euskararen erabilera indartu eta udal barruko erabilera sustatzeko Elhuyar Aholkularitzak kontratatu du Udalak

2013/09/05
Card image cap
Elhuyarrek, herriko establezimenduen euskara erabileraren diagnostikoa egingo du lehenik, datuak bildu eta aztertu ondoren, une honetako errealitatea zein den ezagutzeko.

  Egoeraren argazki hori ahalik eta zehatzena izan dadin, merkatarien ordezkariekin elkarrizketak egingo dira eta batzorde eragile bat osatu eta dinamizatuko da. Helburua, merkataritzan euskararen erabilera indartzeko hobekuntza plan orokor bat eta ekintza konkretuak zehaztu eta martxan jartzea baita, baina beti ere, sektoreko profesionalekin elkar lanean.

  Herriko denda eta lokal komertzialetan euskararen erabilera indartzea, udal barruko erabilera sustatzeko bitarteko bezala ulertzen da. Baina Elhuyar aholkularitza zerbitzuak horretan ere eragingo du. Hala, udalak iaz onartu zuen Euskara Planaren jarraipena egingo du eta ekintza ta nerurri zuzentzaileak garatzen lagunduko du.

  Herriko merkataritzan euskararen erabilera indartu eta udal barruko erabilera sustatzeko zerbitzua ematearen truke, udalak, 15.000 euro ordainduko dizkio Elhuyarri.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!