Merkataritza sustatzeko hainbat zerbitzu kontratatzea aztertuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

Merkataritza sektorean tresna digitalak ezartzeko formakuntza eskaini die udalak dendariei. Formakuntza eta aholkularitza zerbitzu hori Dendartean Gipuzkoako Merkatari elkartearekin kontratatzea proposatuko da gaurko batzarrean. Era berean, eta merkataritza sektorean bezeroak erakartzeko estrategiak lantzeko, Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren eskaintza onartzea ere aztertuko da.
Hainbat Alkate dekreturen berri emango da bestalde, udal gobernu taldearen gaurko bileran: kontratazio-arloko zenbait eskumen gobernu batzarraren esku uzten duena, batetik, eta kontratu txikiak izapidetzeari buruzko jarraibidea zehazten duena, bestetik.
Pasa den astean ez zen Tokiko Gobernu Batzarrik egin, nahikoa gai ez zegoelako. Gaurkorako 7 gai zerrendatu dira.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!