Oñatiko udala

Mendira zetorren zestoarra salatu du udaltzaingoak asteburuan jarritako kontroletan

2021/02/08
Card image cap
Udalerrien itxiera perimetrala urratu izana leporatu zaio

  Udaltzaingoak hainbat kontrol jarri ditu asteburuan herriko sarreretan nahiz Arantzazu eta Araotzerako bideetan, goiz eta arratsaldez. Bidaiarien jatorria zaintzeko kontrol hauetan hainbat ibilgailu geldiarazi eta gidari nahiz bidaiariak identifikatu dira, eta bat salatu da.

  Kontrolak Arantzazurako errepidean, Azkoagain parean, Zubillagan, Oxinurdinen, eta Araotzeko bidegurutze inguruan jarri dira, larunbat eta domekan. Araotzeko bidegurutzean domekan jarri zen kontrolean identifikatu zuten mendirako asmotan Zestoatik zetorren gidaria. Udalerrien itxiera perimetrala urratzeagatik salatu zuten udaltzainek eta halakoetan egin ohi denez, salaketa Segurtasun Sailera bidali da, isuna bideratu dadin.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!