Oñatiko udala

Mendiko kalerako sarbidea itxita egongo da bihar eta etzi, espaloia konpontzeko lanak direla eta

2021/11/08
Card image cap

  Maibi denda aldameneko espaloia kaltetuta dago, zoruko hainbat losa apurtuta daude eta horiek konpontzeko lanak egingo dira bihar eta etzi, hilare 9 eta 10ean, udaltzaingotik jakinarazi zaigunez. Konponketa lan hauen ondorioz Mendiko kalerako sarrera itxi egingo da auto zein oinezkoentzako. Kalean dauden garajeen atarietan jarri dira konponketa lan hauen jakinarazpen-oharrak, garajeetara sarbidea bi egunez itxita izango dutela zehaztuz. Oinezkoek ere beste bide bat hartu beharko dute lanek iraun bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!