Melillako hesiaren inguruko gertaerak gaitzetsi ditu Hotz Oñati taldeak
2022/06/30

Bide seguru eta legalak aldarrikatu ditu, beste behin
Espainiako eta Marokoko polizien biolentziaren eraginez, ofizialki 27 pertsona hil ziren pasa den ostiralean Nador eta Melilla arteko mugan, migratzaileak bi hiriak banatzen dituen hesiaren gainetik jausi egiten saiatu zirenean, baina GKE ugariren esanetan, dagoeneko 37 dira hildakoak eta gehiago ere izan daitezke.
Hotz Oñati taldeak publikoki adierazi du erabateko gaitzespena hesiaren inguruan gertatutako erasoen aurrean eta gaia jorratzerakoan, hainbat komunikabidek izan duten sentsibilitate eta gizatasun faltaren aurrean. Migratzeko bide seguruak eta legalak aldarrikatu ditu beste behin Hotz Oñati taldeak.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!