Oñatiko udala

Martzelino Zelaia kaleko irisgarritasun obren proiektua eskatu du Udalak

2022/04/05
Card image cap
A2B arquitectos enpresa kontratatu du, 8.600 eurotan

  Martzelino Zelaia kalean hainbat hobekuntza lan egin asmo dituzte Gipuzkoako Urak eta Oñargi enpresek aurten. Errepide edota espaloietan zangak irekiko direla jakinik, kalearen irisgarritasuna hobetzeko lanak egitea komeniko litzatekeela erabaki dute udal arduradunek, eta obra horietarako proiektua idaztea kontratatu berri dute. Arloan diharduten hiru enpresari proiektua idazteko eskaintzak eskatu zitzaizkien eta jaso diren bien artean aurrekontu merkeena proposatu duenari esleitu zaio lana, A2B Arquitectos enpresari, 8.621 eurotan.

  Martzelino Zelaia kalea irisgarritasun baldintzetara egokitzeko, urbanizazioa eraberritzeko lanen zehaztapena egin beharko du A2B arquitectos enpresak. Era berean, kaleko trafikoa eta aparkalekuak bereziki aztertzea eskatu zaio, hau da, kalean dauden aparkaleku publiko eta pribatuak, zamalanetarako guneak eta abar aztertzea eskatu zaio.

  Bi hilabeteko epea izango du arkitekto enpresak Martzelino Zelaia kaleko irisgarritasun obrak deritzon proiektua idazteko. Ondo bidean, lanak, urtearen bigarren seihilabetekoan egingo dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!