Martzelino Zelaia kalea itxi egingo da astelehenean, garabia kentzeko

Martzelino Zelaia kalea trafikorako itxi egingo da berriro datorren astelehenean. Eraikin berri bat jasotzeko jarri zen garabia desmuntatu eta eraman behar dute. Ondorioz, kentze lanok egin bitartean ezin izango da bertatik pasa. Inguruan dauden garajeetako erabiltzaileek Etxaluzetik barrena joan beharko dute.
Pasa den asteartean ere Martzelino Zelaia kalea trafikorako itxi zen aipatu eraikineko aldamioak kentzeko. Astelehenean, garabia kenduko dute.
Errekalde auzoan berriz, kimaketa lanak egingo dira datorren astean, gune ezberdinetan. Urgain-Errekalde eskola ondoan hasiko dira kimaketa lanok astelehenean. Inguruko hainbat aparkaleku zintaz itxiko dira astelehenerako libre gera daitezen. Errekaldeko beste gune batzuetan lan bera egingo dute udaltzainek astean zehar, hau da, aparkalekuak husteko zinta jarriko dute, arbolak kimatzeko behar den plataformarako lekua egin eta mozten diren adarrek kalterik sortu ez dezaten.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!