Oñatiko udala

Martxoaren 8aren inguruko egitaraua zehaztu da

2024/03/05
Card image cap
Aldarrikapen eta ospakizunak ostegunetik igandera luzatuko dira

  Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira aldarrikapenak eta ospakizunak eskutik etorriko dira. Ekintzak bezperan, hilaren 7an hasiko dira eta igandera arte, martxoaren 10era arte, luzatuko dira.

  Ostiralarekin etorriko den martxoaren 8rako bi elkarretaratze deitu dira: 11:00etan ikasleena plazan eta 12:00etan Olakuako patotan, herriko pentsionistek deituta. Plazako ekitaldiaren ondoren ikasleentzat tailerrak izango dira Gaztetxean, eta Olakuako elkarretaratzearen ondoren, luntxa, Eltziako Lagun Leku elkartean. Arratsaldean berriz, 19:00etan, manifestazioa izango da plazan eta ondoren kontzertu akustikoa, mugimendu feministak antolatuta. Martxoaren 8an irekiko da baita ere, Oñatiko emakume sortzaileak erakusketa, Kultur etxean

  Bezperan, ostegunean, zine klub saioan, Pobres criaturas filma proiektuko da. Eta ospakizunek asteburuan jarraituko dute: larunbatean, poteo feminista eta bazkaria antolatu dira eta igandean, emakumeen artisau azoka Merkatu plazan.

  Gaztetxean egingo da, ohikoa denez, martxoaren 9rako antolatu den bazkari feminista, 14:30etan hasita. Txartelak, Arrano tabernan eskuragarri daude, 0, 6 edo 12 eurotan, bakoitzak ahal duen neurrian ordaindu dezan. Aurretik, 12:00etan, poteo feminista egiteko asmoa dago. Biharamunean berriz, igandean, dagoeneko urteroko bihurtu den emakumeen artisau azoka ere egingo da Merkatu plazan. 10:30etatik 14:30etara izango da eta makrame, bitxigintza, ehungintza eta eskulan aukera anitza jarriko da ikusi eta salgai.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!