Oñatiko udala

Martxoaren 8aren inguruko Adierazpen instituzionala aho batez onartu zen azken Osoko Bilkuran

2020/03/06
Card image cap
Emakumeen partehartze eta ahalduntzearen alde, eta indarkeria matxistari aurre egiteko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalbatzak

  EH Bilduk eta EAJk adostutako adierazpena da martxoaren 8aren inguruan otsaileko Osoko Bilkuran azaldu eta aho batez onartu zena.

  Gizarteak justizian eta demokrazian aurrera egin dezan, printzipio eta aldarrikapen feministak egitura eta politika instituzionaletan txertatzea beharrezkoa dela adierazten da Izaro Elorza alkateak irakurri zuen idatzian. Zentzu horretan, berdintasunaren eta justiziaren alde erabateko konpromisoa hartu behar dela azpimarratu zuen. Eta konpromiso hori zortzi puntutan zehazten da Adierazpen instituzionalean.

  Emakumeen partehartze eta ahalduntzearen alde, eta indarkeria matxistari aurre egiteko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalbatzak. Martxoaren 8rako antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia eginez amaitzen da Adierazpen instituzionala.

  Adierazpena irakurri eta onartu ondoren, Ainhoa Galdos bozeramale jeltzaleak hartu zuen hitza, orain 25 urte Beijing-en onartu zen deklarazioa gogorarazteko. Aldarrikapen hark emakumeen eskubide eta ahalduntzea sustatzeko izan zuen garrantzia aipatu zuen, egungo egoera ezerezetik ez dela sortzen eta bidea aspaldi osatzen hasi zela azpimarratzeko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!