Martxoaren 8aren eragina udal zerbitzuetan
2018/03/08
Hainbat zerbitzu itxi egingo dira eta beste batzuetan etenak izango dira
Emakumeak lan uztera deitu ditu Mugimendu feministak. Horrek, udaleko zerbitzuetan eragina izango du: Oñati irratiak ez du emanaldirik egingo; Udal Liburutegia, 18:30tan itxiko da; Gaztelekuan gutxieneko zerbitzuak beteko dira soilik eta telefonoa hartu eta informazio puntuko eginkizunak beteko dira, eta Sotoa, Topalekua eta Kuboa itxita egongo dira arratsalde osoan;Txaloka udal ludoteka berriz, 18:00tan itxiko da. Gainontzeko udal bulego eta zerbitzuetan ere emakumeen lan uztea antzeman liteke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!