Oñatiko udala

Martxoaren 18an bilduko dira bailarako alkateak eta Mugikortasuneko diputatua

2024/02/28
Card image cap
Debagoieneko hautetsiak Azahara Dominguez Mugikortasuneko diputatuarekin, azaroan
Autobus zerbitzua eta eskualdeko mugikortasuna hobetzeko proposamena eramango dute

  Debagoieneko udal ordezkariek eta Azahara Dominguez Mugikortasuneko diputatuak azaroan egin zuten lehen batzarra. Elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu zuten bi aldeek eta Debagoienean eztabaidatu eta landu den plana aurkeztu nahi diote foru arduradunari.

  Osatu asmo den Debagoieneko Mugikortasun Plan berriak bete beharko lituzkeen beharren identifikazioan aritu dira eskualdeko hautetsiak azken asteotan, eta behar horien artean, egun hutsune asko dituen autobus zerbitzu publikoa hobetzeko aukerak aztertu dituzte, besteak beste.

  Debagoienak errepide bidezko garraio publikoa bakarrik du gaur egun, eta bai eskualdeko herrien arteko komunikazioan baita, beste eskualde eta hiriburuekikoan ere, hutsune handiak ditu. Barne zein kanporako konexioak areagotu eta hobetzea oinarrizko premisa dute Debagoieneko alkateek. Eskualdearen garapenerako estrategikoa den gaia dela adierazi dute. Ordutegiak eta autobus lineen arteko konbinazioak hobetzea, puntualtasuna bermatzea eta langile zein erabiltzaileen segurtasun arazoak konpontzea eskatuko diote Mugikortasuneko diputatuari. Eta horretarako eguna finkatu da jada, martxoaren 18an izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!