Oñatiko udala

Martxan da Udalak diruz lagundutako bono kanpaina berria, hilaren 18ra arte

2022/05/04
Card image cap
Udazkenean beste kanpaina bat gauzatuko da, urria eta azaro bitartean

  Herriko merkataritza eta ostalaritza laguntzeko asmoz 2020an ekin zion Udalak diruz lagundutako bono kanpainak egiteari. Orduan, pandemia betean geunden eta hirugarren sektoreak une larriak bizi zituen. Egun, egoera normaltzen ari den honetan bonoei eustea erabaki du Udalak helburua aldatuta, tokiko merkataritzaren aldeko sentsibilizazio-bitarteko moduan, herrian kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzeko bide gisa.

  30.000 euro bideratuko ditu Udalak ekimen hau laguntzera, udaberriko eta udazkeneko kanpainatan banatuta. Guztira, 150.000 euroko diru mugimendua sortzea da helburua. Bono kanpaina hauek aurrera eramateko aplikazioa sortuta dago, oñati.bonoak.eus aplikazioa, alegia, eta horren bitartez eskuratu daitezke jada bonoak, maiatzaren 18a bitartean. Aplikazioan zuzenean sartuta edota kanpainara atxikitako saltokietan ere bai. Une honetan 41 dira kanpainarekin bat egin duten denda, ostalaritza lokal eta zerbitzuak baina atxikitzeko aukera zabalik izango da udazkeneko kanpaina amaitu bitartean, azaroaren 30ean.

  Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritar orok Udalak %20az hobaritutako 50 euro arteko bonoak eskuratu ahal izango ditu kanpaina bakoitzean. Hau da, 50 euroko balorea duten bonoak eskuratuko dira 40 euro ordainduta. Horiek erabiltzeko epea berriz, abenduaren 2an amaituko da. izango dira. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!