Mankomunitateko Turismo Sailak “Informazioaren eta Komunikazio-Teknologien erabileraren programa” garatuko du bigarren urtez jarraian.
Debagoienean, iaz garatzen hasi zen IKT edo informazio eta komunikazio teknologien programa hau turismo sektoreari zuzendutako programa berezia da eta BASQUETOUR-ek, Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik garatzen da.
Egitasmoaren helburu nagusiak, enpresen lehiakortasuna hobetu, negozioetan teknologia berriak ezartzeko oztopoak gainditu, sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokiak sustatu eta etengabeko hobekuntza prozesu horretan laguntza eskaintzea da. Horretarako, urtean zehar hainbat hitzaldi eta mintegi labur antolatzen dira.
Debagoienean, esan bezala, amaitu berri dugun urtean, 2012an hasi zen IKT erabileraren programa hau lantzen.
Estreinako esperientzia honetan, eskualdeko 12 establezimenduk parte hartu dute. Aipagarria da gainera, gehienak, 8 Oñatin kokatzen direla. Hala, Arantzazuko Parketxea eta Arantzazun bertan dagoen Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa, Arrikrutz Oñatiko koba, Oñatiko Garapen eta Turismo Agentzia, Oñatiko turismo bulegoa eta Etxe Aundi hotela eta Goiko Benta eta Soraluze ostatua dira, herrian, programa berezi honetan parte hartu dutenak. Guztiek, Informazioaren eta komunikazioen teknologien programa egin izanaren ziurtagiria jaso dute.
Orain, urte berria hastearekin batera, 2013ko egitasmoan parte hartzeko izen emate epea ireki da. Interesa dutenek, Mankomunitateko turismo sailarekin harremanetan jarri behar dira: 943 796463 telefonora deituta.
Parte hartzeko epea, hilaren 15ean amaituko da.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!