Maiztegi-azpi oinezko bidea hormigoitzen ari dira

2017/06/30
Card image cap
Lanak datozen egunetan amaitzea aurre-ikusten da

  Mojasoro edo Maiztegi-azpi deritzon bideak San Martin auzoa eta Umerez aldea lotzen ditu. Lahendik ere oinezkoek belardian barrena erabili ohi zuten bidea da. Orain ordea, hormigoizten ari dira eta eskudela edo baranda ere jarriko da irisgarriagoa egiteko. Lanean hasi aurretik auzotarrei iritzia eskatu zitzaien eta hauekin adostuta, ez da argirik jarriko bidea egokitu ondoren. Egaralur enpresa ari da Mojasoroko oinezko bidea egokitzen. Lanek, 50.000 €ko aurrekontua dute.

  Baina Murgiakoa ez da udalak oinezkoentzat egokitu asmo duen auzo-bide bakarra. Migelena, Natra-Santa Lutzia eta Jardiñazpi inguruak oinezkoentzako irisgarri egiteko bideragarritasun tekniko azterketa eskatu zitzaion Ginder enpresari pasa den martxoan. Txostena jaso da jada eta hainbat eskaera eta kontsulta egitea erabaki du orain udalak. Migelena eta Arriagakoa baserri inguruan dagoen autobus geltokia irisgarri egiteko proposamena Foru Aldundiari helaraziko zaio, errepide sailari hain zuzen ere, aipatu autobus geltokia diputazioaren jabetzapekoa den errepidean baitago. Jardiñazpi ingurutik Usakora oinezkoentzako bidea egokitzeko proposamenaren bideragarritasuna argitzeko bestalde, azterketa URA agentziari bidaltzea erabaki da. Era berean, erreka gurutzatzeko zubi berri bat egin ote litekeen galdetuko zaio.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!