Maider Arregik irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Sariketa

2019/09/10
Card image cap
Oñatiarrak larunbatean ekingo dio Gipuzkoako txapelketari, Santa Ana aretoan

  Zarauzko Modelo aretoan ostiral gauean jokatu zen Bertsolari Gazteen 43. Lizardi Sariketako finala Maider Arregik irabazi zuen. Joanes Illarregi izan zen bigarren. Eta hauen atzetik gelditu ziren, hurrenez hurren, Aitor Bizkarra, Unai Izagirre, Jon Gurrutxaga eta Maddi Ane Txoperena. Aurtengo lehia estua izan zen, lehenengo bi bertsolariek puntu kopuru berbera lortu baitzuten.

  Lizardi Sariketako garaipena, berarekin plazetan ari diren emakume bertsolari guztiei eskaini zien Maider Arregik.

  Lizardi sariketa eskuratu berritan ekingo dio Maider Arregik Gipuzkoako bertsolari txapelketari, zapatuan Santa Ana aretoan. Eta Zarautzen ikusi eta entzundakoaren arabera Arregi ondo prestatuta dagoela pentsatu genezake. Oñatiko saioa, txapelketako lehen final zortzirena izango da, Santa Ana aretoan 17:00tan hasita.



Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!