Maider Arregik Gabirian jokatuko den Osinalde Sariketan parte hartuko du
Maider Arregik eta Jon Gurrutxagak eskuratu zituzten Osinalde Sariketarako lehenengo bi txartelak. Beste lauak, Zaldibian eta Gabirian datozen bi larunbatetan jokatuko diren Osin Berde eta Aztiri sarietan banatuko dira. Izan ere, Osinalde bertso sariketarako hiru kanporaketa izaten baitira.
Lehenengoa, esan bezala, Ordiziako XIX. Argi Berri Saria izan zen eta bertan Maider Arregi oñatiarra gailendu zen. Entzuleen iritzia eta epai mahaiarenak bat etorri ziren. Arregirekin batera, Jon Gurrutxaga azpeitiarrak eskuratu du Gabiriako Osinalde sariketarako txartela. Ordizian lehiatu zen seikotea Aitor Bizkarra, Sarai Robles, Aitor Servier eta Gemma Urteagak osatu zuten.
45. Osinalde Sariketa apirilaren 2an jokatuko da Gabirian. Osinalde, bertsolari gazteentzako tradizio handiko sariketa da. Lehen aldiz, 1971an egin zen eta irabazleen artean, Jon Sarasua, Xabier Euzkitze, Loidisaletxe, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Maddalen Arzalllus edota Uxue Alberdi aipatu daitezke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!