Maider Arregi oñatiarrak irabazi du Aramaioko lehen kopla txapelketa

2018/10/22
Card image cap
Buruz-burukoan Jokin Labaieni gailendu zitzaion

  Ostiral arratsalde-ilunkaran jokatu zen Aramaioko lehen kopla lehiaketa, bertso eskolak antolatuta. Txapelketak bi zati izan zituen. Arratsaldean bi kanporaketa jokatu ziren, kalean, eta 12 parte hartzaileetatik 8 gaueko finalera sailkatu ziren. Finala, Iturrieta sagardotegian jokatutako zen afalostean.

  Maider Arregi, Jokin Labaien, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte, Aitor Esteban, Martin Berrizbeitia, Txaber Altube eta Peru Abarrategi izan ziren finalerako txartela lortu zuten bertsolariak. Bakoitzak bi ofiziotan jardun zuen, mandolinaren eta gitarraren laguntzaz. Bi onenak buruz-burukora sailkatu ziren, Maider Arregi eta Jokin Labaien. Oñatiarra gailendu zen.

  Lehen aldiz egin da Aramaioko kopla txapelketa, bertso eskolako ikasturteari hasiera emateko. Eta txapela Oñatira, Maider Arregiren burura etorri da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!