Oñatiko udala

MAIBI Dekorazioa eta Ehungintzak Retail Euskal Eskola sari berezia jaso du

2022/03/14
Card image cap
Kontsumitzaileen ohitura berrietara etengabe egokitzeagatik egindako ahalegina saritu du Gipuzkoako Merkataritza Ganberak

  Gipuzkoar Merkataritza enpresen XXVIII. sariak banatu zituen ostiralean Merkataritza Ganberak eta, tartean, Retail Euskal Eskola sari berezia lehenengoko aldiz. Saria Argiloain Perosterenak jaso du, Retail Euskal Eskola programan egindako lanagatik. Urteak daramatza bere negozioan aplikatu ditzakeen ezagutzak eta gaitasunak lantzen eta ikasteko etengabeko ahalegina, lana eta eboluziorako eta egokitzeko jarrera proaktibo eta irekia aitortu dizkio merkatal ganberak saria emanez. Argiloain Perosterena oso eskertuta azaldu da sariarekin eta ikasteko gogoagatik sekula sarituko zutenik ez zuela uste adierazi digu.

  Retail Euskal Eskola on-line prestakuntza-plataforma berritzailea da, Eusko Jaurlaritzak sustatu eta Eusko Ganberek kudeatzen dutena. Merkataritza-sektorea hobetzea du helburu, prestakuntza egokitu, malgu, multimedia eta pertsonalizatuaren bidez.

  Ostiraleko sari banaketa ekitaldian Eibarko Kids & Party enpresari sari nagusia eman zitzaion eta probintziako beste hamar komertzio nabarmendu ziren 10 bitxiak izendapenarekin. Maibik berak 2016an jaso zuen halako sari bat. Aurten, berriz, Retail euskal Eskola sari berezia jaso du. Zorionak!

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!